Volver a Página Principal
 

Sarrera

 

   Gaur egungo temploa lehen mailako ermita baten gainean eraiki zan XVI.mendean, Sancho Martínez de Arego burutua, anork aprejador lana burutu aben San Antoneko eleizan. 

   Hiru barneluzego dauan tenplu basilikal bat da, gurutzeriarik gabekoa,  XVII.mendeko gurutzeria sabaiez estelita bere barruan, 1621-an Martín Ibáñez de Zabalbideak burututako koro obrarekin bat etorriz. Beraz, lanak mende bat iraundu eben, 1511-an hasi egin baitziran

 Mende honenetan zehar lan eraiketan estilo gotikoa bere bidea aldatu eban, XVII. mendean portada nagusia "arco de triunfo manierista" bezala burutu baitzan, honen Gil de Hontañon-en obra gaztelanien gogorapena ekartzen dau. Beste guztia estilo gotikoa gordetzen dau, izan ere koroa izaera " clasicista de tracista" begibistara isten dauz. 1835-ean, lehenengo guda Karlistan aurrekaldea eta dorrea suntsituta gelditu ziran. 

 Gaur egungo aurreko aldearen oinarria eta dorrea Jose María Basterra burututakoak dira, 1902 eta 1907. urteen bitartean; sacristia, ordea, 1900 eta 1903. urteen bitartekoa da.

 1993-eko Irailatik 1994-eko Ekainerarte arrien sendapen lanak burutu ziran eta ordulariaren, karioiaren eta kanpainen berriztapena egin zan. Karioiko erlojua 24 kanpai daukaz ( haundiena tonelada batekoa )  eta Sumiswald-en, Suizan, eraiki ziran. Karioi hau 1922. urtekoa da eta gaur egun zazpi doinu ezberdin egiteko gai da.